Ohiko galderak

¿ZER DA EHTIE?

EHTIE izaera pribatua duen elkarte profesionala da. Honako helburuak ditu:

  1. Telekomunikazio Ingeniaritzaren garapen eta aurrerabidearen alde ekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
  2. Bere Bazkideak ordezkatu erankunde, korporazio eta entitate publiko zein pribatuen aurrean,eta haien eskubideak babestu.
  3. Telekomunikazio Ingeniarien artean harremanak sustatu eta estutu, eta lagunkidetzarako zubilana egin.
  4. Telekomunikazio Ingeniarien jarduera librearen alde, komenigarri deritzon behar beste legezko xedapen bideratu.
  5. Administrazio publiko zein entitate partikularren aldetiko zalantzak argitu, Telekomunikazio Ingeniaritzari dagozkionak.
  6. Martxan diren edo geroan sortuko diren eta antzeko zereginetan diharduten entitateekiko harremanak sustatu, Espainiakoak zein atzerrikoak direla. Elkarteak, bere inguruko entitateak biltzen dituen erakundeetan sartzerik izando du.
  7. Bazkideei, adierazi helburuak erdiesteko behar beste baliabide eta laguntza eskaini, batik bat jarduera profesionalak eskatzen duen prestakuntza eskura dezaten. Hori guztia, Entitateak berak izango duen ahalmenaren neurrian.
  8. Estatu zein nazioarteko kongresuak antolatu, eta besteek antolatutakoetan parte hartu

¿BEHARREZKO DA ELKARTEKIDE IZATEA?

Elkartekide izatea borondatezkoa da.

¿ZER BEHAR DUT ELKARTEKIDE IZATEKO?

Elkartekide izateko beharrezkoa da Telekomunikazio Ingeniaria titulazioaren irakasgai guztiak bukatzea, baina Karrera Amaierako Proiektuaren ezean egon zaitezke. Azkenik, Telekomunikazio Ingeniaria titulazioaren azken kurtosko ikaslea bazara, Ikasle Elkartekide bezela alta egin dezakezu.

¿ZENBAT BALIO DU ELKARTEKIDE IZATEA?

Urtero 60€ (gehi BEZ) ordaindu behar dira elkertekide izateko. Langabezian zaudela frogatzen baduzu (kuotaren ordainketa baino lehen –martxoa-) langabeziaren agiriarekin, kuotaren %50tik libre egongo zara, abantaila hau 6 edo hilabete gutxiago beka duten elkartekideek eta erretiratuak dauden eldartekideek ere izando dute.

Ikasle Elkartekide direnentzat kuota doakoa da.