Pasa den ostiralean, irailak 30ean, EHTIE-ak elkartekide kopuru adierazgarria bildu zuen San Marcos Gotorlekura (Errenteria) bisitaldian. Bertaratu ziren elkartekideek gotorlekuan egin zen bisitaldi gidatua eta lekuko paisai liluragarria gozatu ahal izan zuten.
Bisitaldiaren ondoren, lekuratu zirenek Gotorlekuaren jatetxeko terrazan bertan zerbitzatu zen koktela dastatu ahal izan zuten. Geroago, Euskal Herriko lau unibertsitateetako Karrera Amaierako Proiektu Hoberenen Sarien irabazleei omenaldia egin zitzaien. Aurten ondoko hauek izan dira sarituak:
- Ivan González Cano (Deustuko Unibertsitatea)
- Itsaso Paredes Sukia (Mondragon Unibertsitatea)
- Iñaki Ortego Isasa (Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Eskola)
- Iñigo Cascón Alcaraz (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa UPV-EHU)
Halaber, gertaeran EHTIE-ren webgunearen aurkezpena egin zen. Erreminta hau aurtengo irailatik dago erabilgarri.
Azkenik, bertaratu ziren elkartekideentzako Aldura jatetxeko jantokian zerbitzatu zen afaria. Elkartekideek ingurugiro atsegin eta lasai batez gozatu izan ahal zuten.

non partekatu: