Eukal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea (EHTIE) 2001ko martxoaren 5ean eratu zen elkarte profesional bat da.

EHTIE izaera pribatua duen elkartea da. Bere jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da eta bere egoitza Bilbon dago (K/Colón de Larreátegui 26 – 3J).

EHTIEk Euskal Herrian egoitza duten Telekomunikazio Ingeniarial batzen ditu. Bere helburua gure profesional guztien interesak zaintzea da.

Antolatzen ditugun ekintza guztiak gure elkartekideen jarduera profesionalaren hobekuntza sustatzeko egiten diren lanak babestu, defendatu eta koordinatzera zuzentzen dira eta, orokorrean, EAEan Informazio Gizartea bultzatu nahi dugu. Helburu hauekin batera EHTIEk hasieratik hainbat jarduera antolatu izan ditu eta Telekomunikazio Ingeniarientzat eta orokorrean gizartearentzat zuzendutako zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu.