Lortutako hitzarmenak
EHTIEk zenbait lankidetza hitzarmen izenpetu ditu interes komunak dituzten erakundeekin:
AITPV/EHTIE eta Innobasquek izenpetutako lankidetza-akordioa
2009ko maiatzaren 21ean Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak (AITPV/EHTIE) lankidetza-akordioa izenpetu zuen Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin. Akordio honen helburua berrikuntza bultzatzea eta Euskadiko ekonomia eta gizartearen bigarren eraldaketa handiaren alde elkarlanean aritzea da.

Izenpeturiko akordioaren bidez, bai Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak eta bai Innobasquek buru-belarri lan egiteko konpromisoa hartu dute, euskal ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko. Hitzarmen honen xede edo helburua esparru bat ezartzea da hor zehaztu ahal izateko bi erakundeen arteko lankidetza-ildoak, hórrela berrikuntzaren eremuko ekimenak, mezuak, estrategiak eta jarduera-planak bat etor daitezen eta noranzko berean orientaturik egon daitezen.
Eusko Jaurlaritza eta EHTIEO eta EHTIE‐ren arteko lankidetzako esparru‐hitzarmena
2010eko otsailaren 15ean Eusko Jaurlaritzak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren barnean aurkitzen den Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren bitartez, eta EHTIEOak eta EHTIEak lankidetzako esparru‐hitzarmen bat sinatu zuten.
Izenpetutako hitzarmenak teknologia berriak sartu eta informazioaren Gisartea EAEn batera bultzatze aldera eginahala aparta egiteko oinarria dauka, horrela bere laguntza eman nahi dute euskal gizartearen oraingo eta geroko bizitza‐kalitatea hobetu dadin.

Sinatutako hitzarmenaren bitartez Eusko Jaurlaritzak, EHTIEOak eta EHTIEak telekomunikazioen eskumeneko arlotan lankidetza bat ezarri nahi dutela adierazten dute, Informazioaren Gizartearekin loturiko eremuetan interes komuneko gaiak bilatzeko eta nazio mailan nahiz nazioartekoan batera egiteko proiektuetan parte hartzeko helburuarekin.
Honela, lankidetzako esparru‐hitzarmen honen helburua da prestakuntza, ikerkuntza zientifiko eta tekniko esta alderdi guztientzat interesgarriko euskarri teknologikoan batera burutzeko jarduketa baterako oinarriak ezartzea. Oinarri horiek zehaztuko dira esparru‐hitzarmen honen garapenerako kasu bakoitzean sinatzen diren hurrengo hitzarmenak izenpetuz. Besteak beste, alderdien arteko lankidetza honako eremu hauetara zabalduko da:
- EAEn telekomunikazioko azpiegituren garapena bultzatzeko zuzentzen diren jarduerak sustatzea.
- Hitzarmenaren alderdien helburuekin zerikusia duten jarduerak garatu, batera antolatu eta sustatzea.
- Bestelako jarduerak garatzea baldin eta telekomunikazioen arloan eta Informazioaren Gizartean alderdiek dituzten helburuekin lotuta badaude.
- Batera lankidetzan jardutea eta Teleko Gaua izeneko ekitaldian bermakuntza. Ekitaldi hori Informazio eta komunikazio Teknologien (IKT) alorreko profesionalentzat elkartzeko gunea eta gizarte orokorrarentzat teknologia berrien erakustokia da.
