IKASLEAK
IKASLE DIREN ELKARTEKIDEENTZAKO ZERBITZUAK
Telekomunikazio Ingeniaria bezela aritzeko egin behar diren ikasketen asken kurtsoa egiten dauden ikasleek ere EHTIE-ren bazkide izan daitezke.
EHTIE-k bere bazkideen profesioaren garepenerako beharrezkoak diren zerbitzuen garapenean lan egiten du, eta bereziki heziketari eta Telekomunikazio Ingeniarien lan sorkuntzari ematen dio garrantzia, baina ez ditu gizarte eta cultura alderdiak alde batera uzten.
EHTIE-n ikasleek aurkitu ditzaketen zerbitzuak ondoko hauek dira:
HEZIKETA
EHTIE-k urtero presentziazko heziketa antolatzen du arlo ezberdinetan. Jarduera hauei buruzko informazioa aldizka argitaratzen da posta elektronikoa erabiliz edo www.aitpv.com webgunean.
KURTSO ESPEZIALIZATUAK
EHTIE-k bazkide diren ikasleentzako, esperientziarik gabeko Telekomunikazio Ingeniarientzako eta esperientzia duten Telekomunikazio Ingeniarientzako kurtsoak antolatzen ditu. Eguneratzeko helburua duten kurtsoak ere antolazen ditu, telekomunikazio ingeniaritzaren arlo espezifikoei buruz eta jarduera profesionalaren arlo orokorrei buruz ere.
Bazkide diren ikasleek izena ematean ordaindu behar den kuotan salneurri bereziak dituzte.
HITZALDIAK, JADUNALDIAK ETA INTERESA DUTEN BESTE GAIAK
Urtean zehar heziketarako jardunaldiak egiten dira, gehienak izaera teknikoa dute eta produktuak, zerbitzuak, teknologia berriak eta arautegien aldaketa berriak ezagutzera ematera bideratuta daude.
HITZARMENAK HEZIKETA ENPRESEKIN ETA BESTE ERAKUNDEEKIN
EHTIE-k zenbait heziketa enpresakin sinatu ditu hitzarmentak, horrela bazkide diren ikasleek abantailak lortu ditzaketek kurtso ezberdinetan izena ematean.
LAN-BURTSA
EHTIE-k lan-burtsa Zerbitzua elkartekide guztien eskura jartzen du, horrela bere lehen lana bilatzen ari diren bazkideei edo lanean dauden baina lana aldatu nahi duten bazkidei laguntza erreminta bat izan dezaten.
Webgune honetan soilik Telekomunikazio Ingeniarientzako zuzenduta dauden lan eskaintza argitaratzen dira.
LANBIDE ORIENTAZIOA
EHTIE-k Profesioaren Orientaziorako Zerbitzua dauka, lana bilatzen ari deiren bazkideek laguntza behar badute. Laguntza hau langabezian dauden bazkideentzako edo bere lanbide egoera hobetu nahi duten bazkideentzako zuzentzen da.
Zerbitzu hau ondoko egoeretan aukitzen diren bazkideentzat zuzeztzen da bereziki:
- Lehenengo lana bilatzen: titulua duela gutxi lortu duenari lanaren bilaketa nola bideratzen laguntzea da fase honen helburua, non bilatu eta kurrikuluma nola prestatu, aurkezpen gutuna eta lehen lan-elkarrizketa.
- Jarduera profesionala bideratu: Telekomunikazio Ingeniariak lan egin ahal duen arloak ezagutzera ematen dira, arlo teknikoetara lotu gabe, bereziki bere profil pertsonalerarekin bat etortzen diren arloak.
- Berriro lanean hasi: Garai berri hau bideratzeko aholkularitza
KARRERA AMAIERAKO PROIEKTUAREN URTEKO SARIKETA
EHTIE-k urtero Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate bakoitzaren Karrera Amaierako Proiektu hoberenak saritzen ditu. Sari hauekTelekomunikazio Ingeniartza ikasten daudenen eta berehala lan egiten jarriko diren ikasleen proiektuen garapenarentzako sustagarri izatea dute helburu.
Sarien oinarriak webgune honetan kontsultatu ditzakezu.
AHOLKULARITZA TEKNIKOA, ZUZENBIDE-AHOLKULARITZA ETA LAN-AHOLKULARITZA
Aholkularitza bazkideen zerbitzura dago zalantza teknikoak, zuzenbideari buruzko eta lanari buruzko zalantza partikularrak nahiz profesioan aritzetik ondorioztatutako zalantzak galdetzeko.
EKITALDIENTARA BERTARATZEA
Ikasle diren bazkideek, eskubide guztiak dituzten bakideek bezala, EHTIE-k antolatzen dituen izaera profesionala, nahiz gizarte eta/edo kultura izarea duten ekitaldietara joan daitezke.
Ondoko ekitandiak bereizten ditugu:
BESTE ABANTAILA BATZUK
Ikasle diren bazkideek gainontzeko bazkideek dituzten beste abantailak ere dituzte, hala nola, hotel ezberdinetan prezio bereziak, mediku-aseguruen kontratazioan abantaila bereziak, eskaintzak finantza produktuetan,….
Informazio guztia hemen
BAZKIDE IZAN
Ikasle Bazkidea izatea Telekomunikazio Ingeniaria profesioan aritzeko gaitzen duten ikasketak amaitzean bukatzen da, orduan EHTIE-ren zerbitzuak jasotzen jarraitu nahi baduzu “Elkartekide” bezela eman behako duzu izena, edo bestela Ikasle Bazkide izateko izena eman ondoren urtebete pasa denean. Epe hau, Ikasle Bazkideak eskatzen badu, gehien urtebete bat gehiago luzatu ahal izango da.
